XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOBERNU-ORGANOEN GESTIOA

Kutxaren Batzarre Nagusia, gobernu- eta erabaki-organo gorena, 1986ko ekainaren 7an bildu zen eta, Lehendakaritzaren agurraren ondoren, urteko txostena onartu zuen, Kontrol-Batzordeak haren iharduerari buruz aurkeztu zuena.

Segidan, Balantzea Berrikusteko Batzordearen txostena aztertu ondoren, txostena, balantzea, emaitza-kontua eta 1985eko ekitaldiari dagozkion etekinen banaketa eta, halaber, gizarte-ekintzeko 1985eko ekitaldiaren likidazioa eta 1986rako aurrekontua onartu ziren.

Ondoren berehala, hitzaldi-areto berean, Batzarre Nagusiaren aparteko bilera bat egon zen Erakundearen estatutu berriak onartzeko helburuarekin batzartua.

Estatutuen erreforma aurrezki-kutxen organo errektoreei buruz arauak erregulatzen dituen Lege 31/1985eko abuztuaren 2kotik eta Eusko Jaurlaritzaren euskal komunitate autonomoko aurrezki-kutxen antolakuntzariburuzko dekretu 38/1986ko otsailaren 11kotik datorrena da.

Efektu hauetarako, Batzorde Beterazleak, apirilaren 9ko bere bileran, estatutu-erreformari buruzko txosten bat sortzea erabaki zuen.

Hark estatutuen proiektua idatzi zuen eta Batzarre Nagusiko bilera apartekoan onartua izan zen.

Onartutako estatutu berrietan egon diren aldaketarik nabarmenenak, legezko xedapenetik datozenak, Gizarte-Ekintzetako Batzordea eta Balantzea Berrikusteko Batzordea desagertzea eta Kontrol-Batzordearen zereginak indartzea dira.

Batzarre Nagusia osatzen dutenen kopurua aldatu egiten da.

Honela, Foru-Diputazioak berrogeita bat kontseilari ordezkari izango ditu, berrogeita lau izango dira ezarleak eta bost Erakundekoak.

Administrazio-Kontseiluaren eraketa, halaber, aldatu egiten da, hori osatzen dutenak hamazazpi direlarik; (...).